2014(e)ko abenduakren 21(a), igandea

Azkenengo hausnarketa



Hasteko, uste dut denbora eskasa izan dugula, eta ondorioz ezin izan dugula asko ikasi.
Honez gain, irakasgaiarekin hasi aurretik interesgarria iruditzen zitzaidan, informatikarekin erlazionatutako gauzak gustatzen zaizkidalako orokorrean.
Orain, irakasgaia bukatutzat eman dugula oso erosoa sentitu naiz eta blog-a eta sites-a egitea gustatu egin zait, gauza berri asko ikasi ditudalako eta nire etorkizunerako baliagarriak izango zaizkidalako.

Gainera, saio teorikoetan, aurkezpenak egin ditugu taldeka eta hauek burutzerako orduan, baliabide ezberdin asko erabili ditugu. Beraz, niri asko gustatu egin zait baina lar laburra iruditu zait eta uste dut denbora gehiago izango bagenu gauza oso interesgarriak ikasiko genituela.

2014(e)ko abenduakren 18(a), osteguna

10. Saio teorikoa: Abenduak 18




Gaurkoa, azken saioa izan da. Dokumentatzaileen azken taldeak egin du aurkezpena eta blog-aren epemuga ezarri dugu.

2014(e)ko abenduakren 11(a), osteguna

9. Saio teorikoa: Abenduak 11


Gaurko saioan, alde batetik, ikaskuntza gurpilei bukaera emateko, dokumentatzaileek haien lanak aurkeztu dituzte: sites-ak erakutsi dituzte eta bertan talde bakoitzeko jasotako informazioa ere.

Beste alde batetik, irakasleak blog-ean bukaerako sarrera bat egin behar dugula azaldu digu.

2014(e)ko abenduakren 4(a), osteguna

2014(e)ko azaroakren 28(a), ostirala

Taldearen bilkuretako akta: 2014ko azaroaren 24a




Hasiera ordua:
16:00
Lekua: UPV-EHU Magisteritza Eskola
Amaiera ordua:
18:00
Harremanetarako arduraduna: Zarraga, Amets.
Argazkigintza eta komunikazio arduraduna: Zarraga, Xabier.
Antolakuntza arduraduna: Zabala, Leire.
Idazkaria: Zarraga, Iraitz.
Bertaratutakoak:
-       Zarraga, Amets.
-       Zarraga, Xabier.
-       Zarraga, Iraitz.
Bertan izan ez direnak:
-       Zabala, Leire.

Aztertutako gaiak:
-       Lana aurkezteko plataforma.
-       Aurkezpenean zer testu jarriko ditugun.
-       Testu bakoitzaren ideia nagusiak, aurretik egindako eskemetan oinarrituz.
Hartutako erabakiak:
  1. Aukeratutako plataforma: Powtoon. Izan ere askotan zuzenean hitz egiten dugunean akats ugari egiten ditugu eta aurkezpena ez da oso txukun geratzen. Plataforma honen bitartez ahotsa entzutea eta aldi berean testua agertzea lortu daiteke modu erakargarri batean.
  2. Testuetako bat kentzea erabaki dugu. Han agertzen den informazioa besteetan errepikatu egiten da eta gainera, denbora gutxi izanik oso luzea egiten zen hori sartuz gero.
  3. Aurkezpenean agertzen diren ideiak.
Hurrengo bilkurarako eginkizunak:

Zer?
Nork?
Noizko?
Oharrak
Azaldu behar duen testu zatiaren grabazioa egitea.

Denek.


Asteazkena, 26
Ahal den kalitate onenean egitea.
Powtoon-a montatzen amaitzea + grabazioa txertatzea
Iraitz
Asteazkena, 26

                                   



2014(e)ko azaroakren 27(a), osteguna

TALDEKO HAUSNARKETA



Guri burutzeko egokitu zaigun gaia orokorra, Eskola 2.0 praktika onak da. Gure taldea lau pertsonaz osatuta dago, Leire Zabala, Amets Zarraga, Iraitz Zarraga eta Xabier Zarraga, hain zuzen ere. Taldekideek ez dugu inolako arazorik izan lana banatzeko, egin beharrekoak guk geuk ezarritako epeen barruan egiteko, gainontzekoen iritziak kontuan hartzeko, … orduan. Izan ere, gure iritziz besteen iritzia edo pentsamendua kontuan izatea oso garrantzitsua da lana ahalik eta aberatsen geldi dadin eta guztion parte hartzea egoteko. Beraz, eta guzti hau esanda, esan beharrekoa da taldearen lana oso positiboki kalifikatzen dugula.

Bestalde, egokitu zitzaizkigun testuei begira, nahiko errepikakorrak iruditu zaizkigu, guztiek gaia perspektiba beretik jorratzen baitzuten. Gainera, PowerPoint-aren informazioa ateratzeko, zailtasunak izan ditugu ideiak edo argazkiak baino ez zirenez ateratzen ez gaude oso ziur autoreak esan nahi zuena ulertu dugun ala ez. Orokorrean, material interesgarria izan da irakurritakoa, baina gehiegi zela ere iruditu zaigu. Hala ere, testu horiek irakurrita, gai izan gara IKT-ek gizarteari eta beraz, eskolari eman diezazkiekeen etekinak. Kontuz ibili beharko ginateke horrekin eta trebakuntza handia jasoz apurka-apurka eskola testuinguruan txertatu. Horrela, ikasleak hezkuntzaren protagonista izateko aurrerapauso handia egingo genuke, IKTak irakaslearentzat eta orokorrean hitz eginda hezkuntza-sistemarentzat lagungarriak izan daitezkeelako arlo horretan.


Azkenik, Ikasketa Gurpila proiektuari dagokionez, nahiko interesgarria dela iruditu zaigu, baina horrela lan egitera ohituta ez gaudenez arrakasta handirik ez duela izan uste dugu. Aurkezpenetan informazioa baino ez genuela botatzen uste dut, ezer barneratu barik eta entzuleak ere ez ziren gai aurkezpen hain luzeak jarraitzeko. Azken batean, lana eta aurkezpenak egiteko denbora gehiago beharko genukeela uste dugu, eta gure partetik ardura-maila handiagoa. Bestela, ezingo litzateke proiektu hori aurrera eraman.

TESTUA: “De TIC a TAC, el difícil tránsito de una vocal”


Sintesia:
Aztertutako artikulu honek, ikerketa ezberdinetatik lortutako hainbat ebidentzien inguruan eztabaidatu eta argudiatzen du. Bertan, garrantzia hartzen du  hezkuntza sistemak izan ditzakeen zailtasunak. Izan ere, informazio eta komunikazio teknologiak (TIC), ikasketa eta ezagutza teknologiak (TAC) bihurtu nahi dituzte. Azkeneko prozesua zaildu egiten da ikasgelak betetzen dituzten ikasleek teknologia eran jaioak direlako, hau da, teknologiak erraztasunez erabiltzeko gai dira. Beraz, TIC-etatik TAC-etara pasatzeko ezinbestekoa da irakasleen oinarrizko formakuntza goitik behera eraldatzea.

Bost hitz gakoak:
-          Hezkuntza teknologia
-          Heziketa-aldaketa
-          Hezkuntzaren hobekuntza
-          Hezkuntza politika
-          Irakasleriaren formakunt

Eskema:





Bi galdera:
  • Zure ustez TIC-etatik TAC-etara pasatzea, prozesu ezinbestekoa da etorkizunari begira? Aurrerapauso bat da metodologiari dagokionez?
  • Gaur egungo egoera eta daukagun pentsamendua ikusita, irakaslearia prestatuta ikusten duzu TAC-ak erabiltzen hasteko? Zergatik? Zer aldaketa egingo zenituzke?

Laburpena:
      Gaur egun TIC-ak pil-pilean egondako gaia izan da, izan ere gobernuak hezkuntzan horiek bultzatzen saiatzen ari dira. TIC-etatik Tac-etara igarotzea da hain zuzen ere helburua, komunikazio eta informazio tresnak ikaskuntzarako prestatzea eta erabiltzea.

      Hala ere, testuinguruak hau guztiz zailtzen du. Gizartearen (orokorrean) pentsamenduak dago. Honen arabera, irakasleak ezagutzen transmisoreak dira, dena jakin behar dute gero ikasleei irakatsi ahal izateko eta ikas-irakaste prozesua norabide bakarrekoa dela pentsatzen da, hau da ikasleak dira ikasten dutenak eta irakasleak berriz, irakasten dutenak. Baina, irakasleek ezin dute ikasi prozesuan zehar? Eta ikasleek? Hau ere kontuan hartzeko puntua da, izan ere gaur egungo ikasleak askotan irakasleak baino adituagoak dira teknologia berrietan, horietan murgilduta bizi baitira. Hau hezkuntzari buruz daukagun kontzepzio tradizionalak sortua izaten da.


      Orokorrean, nahiz eta emaitzak oso ziurrak ez izan, (zabalegiak izateagatik, ikerketarik ez egoteagatik…), TIC-ek hezkuntzari onurak ekarri dizkiote hezkuntzari: ikasleen edukien barnerapenean laguntzen dute, ikaskuntzarekiko jarrera positiboagoa dute, parte-hartzeko gaitasunaren hobekuntza izaten dute, etab. Baina oraindik bide luzea dago TIC-en erabilera orokortzen denera arte, eta gainera, hurrengo pausorik garrantzitsuena gertatzeko (TIC-etatik TAC-etara pasatzea, hain zuzen ere) aldaketa sakona beharrezkoa da. Alde batetik, umeen parte hartzea eta autoria kotuan hartu beharko lirateke klasean, eta besteei ezagutza aportatu diezaiekeen ente moduan hartu beharko genituzke. Beste alde batetik, irakasleek IKT-ei buruzko formakuntza beharko lukete, hauek era egokian (eta ez ezagutzen transmisore huts moduan) erabil ditzaten eta azkenik, hezkuntza sistema berrikustea ere garrantzitsua izango litzateke, hori baita klasean gertatzen denaren oinarria edo ardatza.