Sintesia:
Aztertutako artikulu honek, ikerketa ezberdinetatik
lortutako hainbat ebidentzien inguruan eztabaidatu eta argudiatzen du. Bertan,
garrantzia hartzen du hezkuntza sistemak izan ditzakeen zailtasunak. Izan
ere, informazio eta komunikazio teknologiak (TIC), ikasketa eta ezagutza
teknologiak (TAC) bihurtu nahi dituzte. Azkeneko prozesua zaildu egiten da
ikasgelak betetzen dituzten ikasleek teknologia eran jaioak direlako, hau da,
teknologiak erraztasunez erabiltzeko gai dira. Beraz, TIC-etatik TAC-etara pasatzeko
ezinbestekoa da irakasleen oinarrizko formakuntza goitik behera eraldatzea.
Bost hitz gakoak:
- Hezkuntza teknologia
- Heziketa-aldaketa
- Hezkuntzaren hobekuntza
- Hezkuntza politika
- Irakasleriaren formakunt
Eskema:
Bi galdera:
- Zure ustez TIC-etatik
TAC-etara pasatzea, prozesu ezinbestekoa da etorkizunari begira?
Aurrerapauso bat da metodologiari dagokionez?
- Gaur egungo egoera eta
daukagun pentsamendua ikusita, irakaslearia prestatuta ikusten duzu TAC-ak
erabiltzen hasteko? Zergatik? Zer aldaketa egingo zenituzke?
Laburpena:
Gaur egun TIC-ak pil-pilean egondako gaia izan da, izan ere
gobernuak hezkuntzan horiek bultzatzen saiatzen ari dira. TIC-etatik Tac-etara
igarotzea da hain zuzen ere helburua, komunikazio eta informazio tresnak
ikaskuntzarako prestatzea eta erabiltzea.
Hala ere, testuinguruak hau guztiz zailtzen du. Gizartearen
(orokorrean) pentsamenduak dago. Honen arabera, irakasleak ezagutzen
transmisoreak dira, dena jakin behar dute gero ikasleei irakatsi ahal izateko
eta ikas-irakaste prozesua norabide bakarrekoa dela pentsatzen da, hau da
ikasleak dira ikasten dutenak eta irakasleak berriz, irakasten dutenak. Baina,
irakasleek ezin dute ikasi prozesuan zehar? Eta ikasleek? Hau ere kontuan
hartzeko puntua da, izan ere gaur egungo ikasleak askotan irakasleak baino
adituagoak dira teknologia berrietan, horietan murgilduta bizi baitira. Hau
hezkuntzari buruz daukagun kontzepzio tradizionalak sortua izaten da.
Orokorrean, nahiz eta emaitzak oso ziurrak ez izan, (zabalegiak
izateagatik, ikerketarik ez egoteagatik…), TIC-ek hezkuntzari onurak ekarri
dizkiote hezkuntzari: ikasleen edukien barnerapenean laguntzen dute,
ikaskuntzarekiko jarrera positiboagoa dute, parte-hartzeko gaitasunaren
hobekuntza izaten dute, etab. Baina oraindik bide luzea dago TIC-en erabilera
orokortzen denera arte, eta gainera, hurrengo pausorik garrantzitsuena
gertatzeko (TIC-etatik TAC-etara pasatzea, hain zuzen ere) aldaketa sakona
beharrezkoa da. Alde batetik, umeen parte hartzea eta autoria kotuan hartu
beharko lirateke klasean, eta besteei ezagutza aportatu diezaiekeen ente moduan
hartu beharko genituzke. Beste alde batetik, irakasleek IKT-ei buruzko
formakuntza beharko lukete, hauek era egokian (eta ez ezagutzen transmisore
huts moduan) erabil ditzaten eta azkenik, hezkuntza sistema berrikustea ere
garrantzitsua izango litzateke, hori baita klasean gertatzen denaren oinarria
edo ardatza.