2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

2. BIDEOA

“Enseñar y aprender en las aulas del siglo XXI”

Sintesia:
Zelakoa izan beharko litzateke irakaskuntza IKT-ak ezinbestekoak diren gizarte honetan? Irakasleak pentsaera irekia izanda eta pedagogia berritzaile bat (IKT-ekin bat datorrena) erabilita, behar ezberdinetara egokitzen den irakaskuntza- ikaskuntza prozesua lor daiteke.

Bost hitz gako:
  • Pentsaera irekia.
  • Gizarte aldaketa.
  • Teknologia.
  • Prestakuntza egokia.
  • Pedagogia 2.0.

Eskema:



Bi galdera:

  1. Zure ustez, gaur egungo gizartean irakasleek eta ikasleek IKT-en inguruan behar bezala jardun dezaten, ezaugarri (testuak zeazten ez duen ezaugarriak)  bereziren bat izan beharko lukete? Zein? Nola landu  edo garatu beharko litzateke?
  2. Zergatik dio testuaren egileak TIC-etatik TAC-etara pasatzea lortu beharko genukeela, azkenik TEP-etara igarotzeko?

Laburpena:

XXI.mendeko klaseak oso anitzak dira eta horren ondorioz irakasleek pentsaera irekia izan beharko lukete. IKT-ak ezinbestekoak diren mende honetan, hauek eta pedagogia mota desberdinak bateratzea ezinbestekoa litzateke klase bakoitzeko ezaugarrietara moldatzeko. Beraz, irakaslearen sormena erabiliz talde bakoitzarentzat bereziki prestatua dagoen hezkuntza sortzea lor daiteke. Horretarako, hainbat IKT- eta pedagogia-baliabide aurki ditzakegu :
  • Hasteko, gela mota ugari daude eta bakoitzak badu bere lan egiteko era. Adibidez: gela publikoan Blogger bezalako plataformak erabiliz eguneroko hausnarketak eta ikasketak portafolio moduko batean txertatzen dira; sareko geletan, berriz, identitate digitala sortzen laguntzen diete ikasleei eta horretarako, sare sozialak erabiltzen dira (Twitter, Facebook, HootCurse…)... Askoz gela mota gehiago daude, eta horrek, gaur egun dagoen aniztasuna frogatzen du.
  • Praktika Komunitateak ere oso baliabide interesgarria dira hezkuntzarako. Hauetan gai bati buruzko jakin-mina duten pertsona talde bat elkartu eta horri buruz ikertu, hitz egin, eta abar egiten dute. Honek kooperazioa bezalakoak lantzeko balio du, izan ere elkarren arteko konpromisoa eta xede komuna lortzea dute helburu.
  • Gaur egungo gizartea etengabe dago aldatzen eta beraz, ikasleak horretarako prestatu behar dira, hau da etorkizunean ikasten jarrai dezaten prestatu behar dira. Honi Life Long Learning deitzen zaio eta alfabetizazio anitzen bitartez lor daiteke.
  • E- Learning 2.0 plataformak erabiltzea ere komenigarria izango litzateke. Hauek nahiko irekiak, informalak eta pertsonalizatuak baitira, eta komunikazioa era parte-hartzea bultzatzen dute.
  • Umeen garapen maila kontuan hartu behar da eta hezkuntza egokia jaso dezaten haien hizkuntza gaitasunera hurbildu beharko litzateke irakaslea. Hau mailaka antolatuta dago eta  Bloom-em Taxonomia erabilita hezkuntza pertsonalizatuagoa eta norbanakora hurbilagoa lor daiteke.
  • Tpack: irakasteko hainbat forma aurki ditzakegu pedagogian, edukietan eta XXI. mendeko teknologietan zentratzen den arabera. Hala ere, egokiena funtsezko ikaskuntza da, ikaskuntza on baten teoria aplikatuta eta teknologiak horren barnean sartuz lortzen dena. Hau da, aipatutako hiru ezaugarriak proportzionalki batzen edo elkartzean datza.

Hau guztia lortzeko beharrezkoa da irakasleek hezkuntza egokia jasotzea eta horregatik unibertsitareari prestakuntza egokia ematea eskatzen zaio:
  • Alfabetizazio digitalari lagunduz.
  • Informazioaren, komunikazioaren eta kritikotasunaren gaitasunak garatuz.
  • Pentsamenduarekin zerikusia duten gaitasunak landuz.
  • Proiektuetan eta arazoetan oinarritutako metodologiak erabiliz.
  • 2.0 motatako zerbitzuak erabiliz.
  • Diziplinartekotasuna eta testuinguruaren araberako ikaskuntza sustatuz.


Azken batean, Pedagogia 2.0 sortzea da helburua, hau da pertsonalizazioa, parte-hartzea eta ekimena bateratzen dituen pedagogia mota sortzea. Beraz, autoreak beharrezkoa ikusten du TIC-etatik TAC-etara pasatzea, eta azkenik TEP-etara igarotzea. Horrela, garapen eremu handiagoa hartzen da, ahalduntze handiagoa izaten dute ikasleek eta interakziotik parte-hartzera pasatzea lortzen da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina